XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8. PARAGRAFOAK KOPIATU, MUGITUTestua kopiatzearen eta mugitzearen arteko desberditasun nagusia mugitzen den kasuan jatorrizko lekutik desagertzea da. Kopiatzen denean berriz, testu bera bi aldiz izango dugu.
Baina prozesua ia berdina da: kopiatu edo mugitu nahi dena hautatu, kopiatu edo mugitu nahi dela adierazi, agertzea nahi dugun lekuan kurtsorea ipini eta itsasteko adierazi.
Kopiatu nahi dugula adierazteko
Mugitu nahi dugula adierazteko
Itsasteko berriz,
Ikus dezagun prozesu hau adibide baten bidez.
1.- Kopiatu nahi den paragrafoa hautatu (dokumentuko lehenengo paragrafoa kasu honetan).
2.- Kopiatzeko adierazi, menutik edo tresna-barratik (itxuraz ez da ezer gertatzen, baina hautaturiko testua arbelean kopiatzen da).
3.- Kopia utzi nahi dugun posizioan kokatu kurtsorea (testuaren amaieran kasu honetan).
4.- Itsasteko adierazi, menutik edo tresna-barratik (arbelean dagoena kurtsorea dagoen posizioan agertzen da, baina ez da arbeletik ezabatzen. Beraz, behin eta berriz itsats daiteke arbeleko edukia).
Honelako emaitza lortuko genuke:
Paragrafo hau kopiatu ordez mugitu nahi izango bagenu, prozesuaren bigarren pausoa bakarrik aldatuko litzateke; kopiatzeko adierazi ordez mugitzeko adieraziz.
Lorturiko emaitza, noski, desberdina izango litzateke, lehenengo paragrafoa bere hasierako lekutik desagertu eta testuaren amaieran soilik agertuko bailitzateke.